Hernanin hasiak dira obrak, Abiadura Haundiko Trena egiteko, eta datozen egunetan horren kontrako ekitaldiak izango dira, uztailaren 26tik 31ra. AHTren Kontrako Akanpada urtero egiten da, eta aurten Hernanin egingo dute, Arriatsuko eskola zaharrean. AHTren kontrako taldeak prentsaurrekoa eman zuen atzo, eta dei egin zien AHTren kontra dauden guztiei, akanpadan eta ekitaldietan parte hartzeko.
«AHTa baino gehiago»
Prentsaurrekoan adierazi zutenez, AHTari buruz ariko dira sei egunetan, baina baita beste gai askori buruz ere: «energia nuklearra, superportua, erraustegia, krisia...». Hitzaldiak, debateak, tailerrak, Oindira mendi martxa, bizikleta martxa Donostiara, kontzertuak, eta abar.
«AHTa egiteko arazoak, leku askotan»
Eusko Jaurlaritzak oraintxe onartu du diru partida, Tolosa-Donostia tramoa egiteko. AHTren kontrako taldeak salatu du, beste zenbait lekutan sekulako arazoak izaten ari direla, trenaren obrak egiteko, eta horrek demostratzen duela ez dela egingarria. «Iparraldean atzera botako dute, seguru asko; Val di Susan, berdin; Toledo-Cuenca-Albacete linea itxi egin dute; Lisboa-Madril linean Portugalek atzera egin du; Andaluziako Juntak aitortu du ez duela dirurik Sevilla-Marchena linea egiteko...».
AHT-ren AURKAKO XVI. AKANPADA - EGITARAUA
Uztailak 26, asteartea
- 19:00 Triki Poteoa Kaxkoan.
- 21:00 Afaria.
- 10:00 Tailerrak: Sendabelarrak eta artilearen erabilera, Xabi eta Anastasiaren eskutik, Tilosetan.
- 12:00 Dosierren Aurkezpena: AHTren mugimendua eta errepresioa. kAHTak Txikituren eskutik, Biterin.
- 14:00 Bazkaria.
- 16:00 Tailerrak: Tailler de juego y accion teatral (Arriatsu akanpalekuan) eta Eskalada tailerra.
- 18:00 Hitzaldi-Eztabaida: Adin txikikoen zentroak: desarrollismoaren beste negozio bat. Durangaldeko asanblada antidesarrollistaren eskutik Kontrakantxa Gaztetxean.
- 21:00 Afaria.
- 22:30 Kantautoreak: Salda dago (Aiara bailaratik), Arriatsu akanpalekuan.
Uztailak 28, osteguna
- 09:00 Mendi Martxa Oindira, Arriatsutik abiatuta. 10:00etan hitzaldia, mendi martxan zehar: Transformacion urbana y conflictividad social. Juan Rodriguez eta Oscar Salgueroren eskutik (La Corrala, grupo de estudios antropologicos), Errotaran erdikoa baserrian, Osiñagan. Bazkaria mendi martxan zehar, Muniskon.
- 17:00 Tailerrak: Serigrafia eta Enkuadernazioa, Kontrakantxan.
- 19:30 Liburu Aurkezpena: Lurra, zorua bailitzan. Iñaki Petxarromanen eskutik, Biterin.
- 21:00 Afaria.
- Afal ondoren Tertulia.
Uztailak 29, ostirala
- 14:00 Bazkaria.
- Ondoren Kafe Tertulia: AHTa eta krisia. Hilaren eskutik, Arriatsu akanpalekuan.
- 18:00 Hitzaldi Partehartzailea: Lemoiz, Chernobil, Garoña, Fukushima: pasado y actualidad de las luchas antinucleares. J.Estebaranzen eskutik, Biterin.
- 18:00 Txontxongiloak: Hamaika gatazka. El Tendereteren eskutik, Plaza Berrin.
- 21:00 Afaria.
- 22:30 Kontzertuak: Adabegi txalaparta fusion... (Urola). Ufestuek punk-rock (Baztan). DJ Talo (Hernani), Kontrakantxa Gaztetxean.
Uztailak 30, larunbata
- 10:30 Umeentzako Tailerrak, Plaza Berrin.
- 12:00-13:30 Ginkana, Arriatsun.
- 14:00 Bazkaria.
- 16:00 Hitzaldi-Eztabaida: Energia Berriztagarriak. Peperen eskutik (Huesca), Tilosetan.
- 17:30 Mahai Ingurua: Inguruko azpiegiturei buruzko talde zein norbanakoen hausnarketak eta iritzi anitzak, Biterin.
- 21:00 Afaria.
- 22:30 Antzerkia, Kontrakantxan.
Uztailak 31, igandea
- 09:30 Bizikleta Martxa: Urumea bailaran barrena: Hernani-Donostia, Zinkoeneatik abiatuta.
- Bazkal ondoren akanpadaren balorazioa egingo da.
Oharrak
- Otorduak Arriatsu akanpalekuan dira.
- Beste ekitaldiak leku ezberdinetan: Arriatsu akanpalekuan (Osiñaga), Tilosetan, Kontrakantxa Gaztetxean, Biteri kultur etxean, Plaza Berrin, Zinkoenean...
- Informazio gehiago:
www.sindominio.net/ahtez
648 82 17 59
ahtez@sindominio.net