Antonio Miner Hernaniko txapelduna eta Migel Arrozpide bigarrena, bolan

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 26a, 02:00

Hernaniko Bola Txapelketako az­ken tiraldia jokatu zen atzo Benta Berrin eta bertan erabaki zen aurtengo Hernaniko bolari onena: An­tonio Miner, 101 brila botata. Biga­rre­na, Migel Arrozpide 100 brilarekin, ondoren, Leandro Miner 98re­kin, Migel Burugain 96rekin eta Jo­se Ugalde 96rekin. Atzoko tiraldian onena, Antonio Goenaga izan zen, 36 brilarekin. Ondoren, Jose Ugal­de eta Nikolas Osaba 36na brilarekin eta laugarrena, Antonio Miner, 35rekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!