Oroigarria eta zorionak eman zizkion atzo Udalak, futbol taldeari

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 26a, 02:00

CD Hernaniko futbol taldeari harrera ofiziala egin zion atzo Udalak, taldea hirugarren mailara igo baita. Udalak oroigarri bat eta zorionak eman zizkion taldeari lortutako emaitzagatik eta talde eredugarria izateagatik. «Ia denak bertako jokalariak dira eta elkarlana da nagusi», azpimarratu zuten. Betiola-Elizatxo txarangak eta luntxak ere girotu zuten udaletxeko Areto Nagusia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!