Gimnasia exibizioa, sari banaketa, eta luntxa Jubilatu etxean

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 26a, 02:00

Goiz Eguzki Jubilatu etxeak beti bezain indarrean ospatuko ditu San Joanak, aurten ere. Goizeko 10:30etan hasiko dute festa, eta lehenengo bertako kideek exibizioa emango dute: mantenimenduko gimnasia erakustaldia dute, hain zuzen ere. Ondoren, urtean zehar egindako txapelketen saribanaketa egingo dute. Azkenik, bazkide eta gonbidatuentzat luntxa haundi bat, bazkal aurreko gosea egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!