San Joanetako aurreneko Sokamuturra eta Axeri Dantza izan ziren atzo. Goiz esnatu edota oraindik etxeratu ez zirenak asko izan ziren atzo Plazan, baina baliente gutxi, zezenaren aurrean. Hori bai, ausartu zirenek sekulako erakustaldia eman zuten. Zezenari lepotik heldu zionik ere izan zen. Axeri Dantzan jendetza izan zen eta Kaxkoko kaleak lepo, maxkuriek izan zuten non aukeratua bizkarrak berotzeko. Gaur ere izango dira: Sokamuturra 07:30etan eta Axeri Dantza 09:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!