Astigarragako Astiko merkatari eta ostalarien elkarteak antolatu du Argazki Lehiaketa, Astigarragako Udalarekin batera, eta lau egun falta dira bukatzeko. Argazki onenak 2012ko egutegian argitaratuko dira, eta hiru lehenengoek saria jasoko dute: 150, 100, 50 euro,
Astigarragako dendetan gastatzeko. Argazkiak entregatzeko bi bide daude: Astigarragako Pastain argazki dendara eramanda
(Astigarragako Kale Nagusia, 33) edo emailez: info@pastainargazkiak.com. Argazkiekin batera bidali behar dira: izen-abizenak, adina, eta kontakturako telefonoa eta emaila. Informazio gehiago:
www.comercio-gipuzkoa.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!