Blusa jantzi, lagunekin elkartu eta txarangaren erritmora halaxe ibili ziren kalean gora, kalean behera, Hernaniko koadrila ezberdinak atzo. Izan ere, Koadrilen Eguna izan zen. Eta azken urteetan egin bezala, koadrilen arteko brindisa ere egin zen Plazan. Beti Lasai koadrilak izan zuen lehenengo tragoa egiteko ohorea, 50garren urteurrena medio. Ondoren, kale buelta egin zuten Betiola-Elizatxo txarangarekin eta Txili tabernan geldialdia, gonbiteari ezin ezetz esanda. Gazte Asanbladak antolatutako bazkarian ere koadrila mordoa bildu zen Tilosetan, eguraldia lagun. Eguna bukatzeko izan ziren, jolas eroak, txarangak, kontzertuak...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!