ERRPRESALIATUEN eskubideen aldeko eguna da gaur, San Joanen barruan, eta hiru ekintza egingo dira besteak beste, ordurik zehaztu ez den arren: argazki erakusketak, bideo emanaldiak eta herri kantak izango dira, San Joanetako azken aurreko egun honetan.
Audientzia Nazionalak gaurko ekitaldiak ez suspenditzea erabaki du, Dignidad y Justiciak hala eskatu bazuen ere. Audientzia Nazionalak eskatu dio Barne Sailari, jarraipena egiteko, «legez kanpoko ekintzaren bat gerta baliteke ere».