SERIO demonio hasiko dute gaur Herriartekoa Hernani eta Donostiako kadeteek. Partidu klabea da kadeteena, emaitzaren arabera presioa talde batek edo besteak izango baitu. Altuna anaia bixkiek ez diote aukerarik eman nahi Chiapuso aurrelari abilari, eta Arangureni. Zaildutako bikotea da hernaniarra; partidu bakarra galdu dute, eta donostiarrak faborito diren arren, latz sufritu beharko du eurei irabazi nahi dienak.
«Aspaldiko berdinduena»; hala jo dute aurreikuspenek aurtengo finala. «Hernaniarrak puntu bat goitik ote dauden...» hori, adituek aipatutakoa. Hernaniren estrategia: kadeteetan eta jubeniletan, atzelariari jokatzea; nagusietan, ezustekorik ez dezatela eman donostiarrek. Ojuel eta Gorrotxategi dira Euskal Herriko txapeldunak; horrek nahikoa behar luke, baina donostiarrak ez omen dira kamutsak.
Murgiondok nagusitu beharko luke gaur, jubeniletan. Hernaniarrak gehiago jotzen du Fernandezek baino, eta Lujanbiok lan horretan laguntzea du helburu.
10garren finala, 4garren txapela?
Hirugarren urtez jarraian sartu da Hernani finalera, Herriartekoan, denboraldiko txapelketa famatuenean. 10garren finala du bere historian, eta 3 aldiz irabazi du txapela. Gaur, laugarren aldiz irabazi dezake, eta zaletu asko joango da langintza horretan laguntzera, Hernanitik. Sarrerak hartu litezke, Atano IIIean.