azken aurreko eguna dute gaur San Joanek, baina
hernaniarrak ez daude
barkatzeko, horregatik. Jendetza zen atzo goizean sokamuturran eta Axeri Dantzan, eta hartu zituzten epelak, batzuk eta besteek. Gaur Errepresaliatuen
eskubideen aldeko eguna da, San Joanetan, eta erakusketa, bideo emanaldia eta herri kantak dituzte. Horrez gain, gazteenek eta helduenek ekitaldi mordoxka dituzte, eta baita gainerako guztiek ere: txarangazale, kontzertuzale, bertsozale... eta festazale guztiek. Eutsi festari
adarretatik!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!