Egun haundia izan zen atzokoa Txistulari Banda eta Musika Bandarentzat. San Joan, Hernaniko Patroiaren omenez, bi kontzertu eskaini zituzten, bakoitzak bere orduan, Udaleko arkupetan. Txistu kontzertuan, txistulariek, metal boskoteak eta Kriskitiña dantza taldeak zortzi abesti jo zituzten, tartean, Ihauterietako polka eta San Joan Zortzikoa. Musika Bandak berriz, kontzertu berezia zuen atzokoa: 150. urteurrena dela eta, egin duten abestia jo zuten, besteak beste, dultzainero, akordeoilari eta Hernasax taldearen laguntzarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!