Jantzi blusa, egin topa eta ibili txarangen erritmora!

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 25a, 02:00

Kolorezko blusak, txarangak eta koadrila giroa izango dira gaur protagonista, Koa­dri­len Eguna izaki. Eta hori horrela, 13:00etan, koadrilen ar­te­ko brindisa izango da Gudarien plazan. Ondoren, 14:00etan, denek elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dute Tilosetan.

Debekatzeko eskaera
Dignidad y Justiciak eskaera egin du brindisa eta bazkaria sus­pen­ditzeko, terrorismoa goratzeko sus­­­­­magarriak direlakoan. Au­di­en­­­­­tzia Nazionalean dago gaia.

Txarangak, jolas eroak eta kontzertuak
Koadrilen Egunean ezin hu­tsik egin txarangek eta hiru izango dira egun osoan zehar: 11:00e­tan, Betiola-Elizatxo; 19:00e­tan, Betikoak; eta 00:00etan, Incan­sables.
Horrez gain, jolas eroak antolatu dituzte arratsaldeko 19:00etan eta kontzertuak gaueko 23:00etatik aurrera, besteak beste. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!