Turtzioz aldera irteera, helduentzat

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 25a, 02:00

Turtzioz aldera (Bizkaia) irteera antolatu du helduentzat, Mendiriz Mendik. Uztailaren 3an izango da, 07:30etan Atsegindegitik abiatuta. Turtziozetik, Armañon mendia (854m) igoko dute eta Galupako trikuharrietatik igaro ondoren, kobazuloetara jaitsiko dira. Prezioak: bazkideek 11 euro, eta ez direnek 14 euro. Izena astelehen edo ostegunean eman daiteke, elkarteko bulegoan (Iturregi plaza), 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!