PLAZAN bildutako ehundaka pertsonek bat egin zuten atzo Errepresaliatuen eskubideen aldeko ekitaldiarekin, Plazan zeunden dozenaka ertzainen begiradapean. Ekitaldiaren hasieran, azaldu zuten Ertzaintzaren edo beste edozein jazarpenen gainetik, euren senideak euren bihotzetan daudela beti: «ez daude bakarrik, beti erakutsiko diegu gure maitasuna. Ondoren, presoen senideak igo ziren taulagainera, eta aurreskua dantzatu zieten; eta azkenik Plazan bildutako ehundaka pertsonak igo ziren taulagainera, ekitaldi eta senitartekoekin bat egitera. Ondoren, elkarrekin joan ziren Plaza Berrira, trago bat hartzera.
Atzo deituta zegoen manifestazioa berriz, ez zen egin, Barne Sailburuak debekatzeko agindua eman baitzuen.
Ekitaldiak gertutik jarraitzeko agindua
Ekitaldiei dagokienez, atzokoa eta igandekoa debekatzea eskatu zuen Dignidad y Justiciak. Audientzia Nazionalak biak autorizatu egin ditu, baina dio, Barne Sailak ez duela nahikoa informazio, eta Ertzaintzak bertan egon beharko duela zerbait deliktiboa egonez gero, galarazteko.