Aurtengo San Joanetako aurreneko ipurdikoak eta maxkuri astinduak jasotzeko beldur ez direnentzat gaur da egun aproposa, festetako lehenengo Sokamuturra eta Axeri Dantza izango baitira. Sokamuturra goizeko 07:30etan izango da, Gudarien plazan eta Axeri Dantza goizeko 09:00etan hasiko da.
Bihar eta astelehenean ere izango dira, ordu berean. Asteleheneko Axeri Dantza, ohi bezala, mixtoa izango da, hau da, mutilak eta neskak ibiliko dira maxkuriak astintzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!