KOADRILEN EGUNA GAUR Jaiak bete-betean eta asteburua aurretik

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 25a, 02:00

SAn Joan Jaiak bete-betean di­ra, eguraldi ona iragarria da, la­runbata da... eta Koa­drilen Egu­na! Gaur jendetza ibiliko da Her­nanin. Bihar ere giroa so­beran izango dela aurreikusten da.
Gaur, Koadrilen Eguna iza­ki, koloretako blusek eta txaranga doinuek protagonismo berezia hartuko dute herriko kaleetan. Eta koadrilek euren eguna ospatu dezaten, koadrilen arteko brindisa eta bazkaria antolatu dira, besteak beste.
Horrez gain, jaietako aurreneko Sokamuturra eta Axeri Dan­­tza izango dira goizean goiz, eguna giro ederrean hasteko.
Txikienentzat berriz, parkea eta txu-txu trena izango dira Atsegindegin. Eguer­dian, erraldoi eta buruhaundien konpartsa ibiliko da Kriskitiña dantza taldearekin eta arratsaldean, pottoka eta zezen txikiekin dibertitzeko aukera izango da Latsunben.
Bestalde, koadrilek protagonismo berezia izango badute ere, beste protagonista batzuk ere izango ditu gaurko egunak: CD Hernani futbol taldea. Hernaniko Udalak harrera ofiziala egingo dio taldeari, aurten 3garren mailara igo baita. Harrera, koadrilen arteko brindisa aurretik izango da; 12:15etan.
Atzo berriz, Diana, haurren danborrada, Txistulari eta Mu­si­ka banden kontzertuak, Dan­tza Suelto Txapelketa... izan ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!