Eguraldi goibela suak goxatu zuen atzo.

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 23a, 02:00

Akelarrea bukatuta, 21:30ak aldera piztu zuen San Joan sua atzo Roxario Pikabea guardak. Sua piztu, eta berehala hasi ziren urteroko erritualak: aurresku herrikoia dantzatu zuten lehendabizi, eta Kantaitako kideek errezu herrikoiak egin zituzten ondoren. Handik aurrera, dozenaka herritarrek suaren gainetik saltatu, eta bertan erre zituzten urte osoko pena eta izpiritu txarrak. Hala hasi zuten askok eta askok, urteko gaurik magiko eta motzena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!