bost eguneko akelarrea, eta etengabeko musika konpasa... dagoeneko nabaritu du Hernanik aurtengo omenduen ikutua, eta batzuk eta besteak hasiak dira San Joanen erritmoan dantzan. Hasi dira San Joan jaiak; atzo txupinazoa bota zuten Musika Bandako kideek eta Akelarreko kideek, aurten 150 eta 25 urte bete baitituzte, Hernanin, etengabeko jardunean. Urte askotarakoa ematera Plaza bete hernaniar inguratu zitzaien, eguerdiko 12:00etan. Bertsolariek horrela kantatu zien: «mende laurdenez, ia bi mendez, bizirik eutsi parranda / lan horregatik eskerrik asko, Akelarrea ta Banda». Mila Kintanak hitz egin zuen, omenduen izenean. Esker oneko hitzak izan zituen, eta San Joan jai zoriontsuak opa zizkien herritarrei eta herrian ez dauden guztiei, eta okurritutako sorginkeria guztiak egiteko eskatu zuen.
Atzo Akelarrea nagusitu zen Hernanin. Gaur, Diana eta bi kontzertu izango dira, besteak beste, Musika Banda eta Txistulari bandaren eskutik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!