Diana, eta bi kontzertu, gaur, Txistulari eta Musika Banden eskutik

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 24a, 02:00

txistulari Bandak eta Musika Bandak egun haundia dute gaur, hiru emanaldi eskainiko baitituzte. Diana, goizean goiz, San Joanetako lehendabizikoa; eta bi kon­tzertu: Txistu kontzertua, 12:00etan, Arkupetan; eta Musika Bandaren kontzertua, 13:15etan, Arkupetan. Dianan aterako dira bi taldeak batera, kalean gora, kalean behera, eta Mendirik Mendi doinuaren konpasean. Txistu kontzertuan, 8 kanta joko dituzte, txistulariek, metal boskoteak, eta Kriskitiña dantza taldeak. Musika Bandak, kontzertu berezia joko du, 150 urteurrenekoa, hain zuzen. Kanta berezia egin dute, ospakizunerako, eta hiru talderen laguntza izango dute: dultzaineroak, akordeoilariak, eta Hernasax taldea.

EGITARAUAK
Txistu kontzertua
12:00etan Arkupetan

l Agerre (biribilketa)
l Txapillo bertsolaria
l Ihauterietako polka
l Beidakar (Orripekoa)
l Iturbe (Arin arina)
l Iparragirreren biziantz laburra
l Monjardín
l San Joan Zortzikoa

Musika Banda 
kontzertua 13:15etan Arkupetan

l San Vicente en fiestas
l Valsa, bariazioekin Dultzaineroekin:
l Libertango Akordeoi taldearekin:
l Sax bomb Hernasax taldearekin:
l Las playas de Rio
l Hernani 150

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!