Dantza Suelto Txapelketa jokatu zen atzo Plazan, eta hamaika bikoteren artean, dantzari onenak Leioako Haizea Ormaetxea eta Santurtziko Lander Kanpos izan ziren. Bikote irabazleak Gotzon Huegunen bi taila eta 300 euro irabazi zituzten. Bigarren sailkatuak Xabier Segura eta Lierni Martiarena hernaniarrak izan ziren; eta hirugarrenak Pasaiako Idoia Besada eta Azpeitiako Jon Ibarguren. Bigarren bikoteak garaikurra eta 250 euro jaso zituen, eta hirugarrenak garaikurra eta 220 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!