‘Dignidad y Justicia’-k ilegalizatzeko eskatu du brindisa eta herri bazkaria;  Jai Batzordeak bilera deitu du

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 24a, 02:00

Jai Batzordeak deia egin die Batzordea osatzen duten talde guztiei, gaur biltzeko, 11:00etan, Arkupeetan. Bileran hitz egingo duten gaia honakoa da: Dignidad y Justiciak eskaera egin du San Joanetako brindisa eta herri bazkaria suspenditzeko, terrorismoa goratzeko susmagarriak omen direlako. Audientzia Nazionalean dago gaia, eta ez dakite noiz eta zer erabakiko duten. Gaiaren garrantzia ikusita, ahal duten guztiak azaltzeko eskatu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!