Julian Albisturrek bertso-liburua aurkeztuko du, asteazkenean.

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 24a, 02:00

Julian Albistur Epeleko semeak Dozenaka sortuak. Bertsopaperak (1984-2010) bertso-liburua argitaratu berri du eta asteazkenean aurkeztuko dute, Errenteriako Udaletxean. Arratsaldeko 19:00etan izango da. Ekitaldia irekia izango da eta Albisturrek herritarrak gonbidatzen ditu bertara azaltzera. Liburua eskuratzeko aukera izango da, doan. Albisturrek, liburu honetan, bere bizitzako azken 26 urteotan sortu dituen bertsopaperak bil­tzen ditu. «Ez du helburu berezirik; lana jasota uztea nahi nuen. Familiakoek eta lagunek irakurtzen badituzte bertsoak, nahikoa. Bertsozale batzuengana iristen bada, ondo. Askorengana iritsiz gero, hobeto. Gozatzeko balio badu, bikain», dio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!