Hernanik Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finala jokatuko du igandean, Donostiaren aurka, eta asteartean aukeratu zituzten pelotak. Hernaniarrak orokorrean gustora daude aukeratutako pelotekin, beraiek nahi zituztenak onartu baitituzte donostiarrek eta haienak egokiak iruditu baizaizkie. Kadeteetan, motel xamarrak aukeratu dituzte, aurrean jokatzeko; eta jubenil eta seniorretan, karga dutenak eta bixiak. Finala 10:30etan izango da, Donostiako Atano IIIa pelotalekuan. Bestalde, sarrerak salgai daude, Irizar tabernan, 18:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!