Udan, EGA edo Habe ateratzeko autoikaskuntza, eta mintzamen taldea

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 24a, 02:00

Udan euskera lantzen jarraitu nahi duenak izango du aukera Her­­nanialdeko AEKn. Besteak bes­­te, autoikaskuntza sistemarekin EGA eta Haberen urriko azterketak lan­tzeko aukera izango da. Autoikas­kuntza sistema malgua izaki, or­du­tegia ikasleen araberakoa izango da. Horrez gain, ikasturtean zehar ikasitakoa manten­tzeko, min­tzamen taldea ere izango da. Izena emateko, hernani@aek.org nahiz astigarraga@aek.org helbideetara idatzi, edo 607 592 864/607 610 687 zenbakietara deitu behar da. Klaseak uztailaren 4an hasiko dira. Ikastaroetan parte hartzen duten ikasleek Udalaren dirulaguntza jasotzeko aukera dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!