Musika Eskolako eta Akelarreko kideek ondo merezitako omenaldia jaso zuten atzo, txupinazoa bota aurretik.

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 24a, 02:00

Urteurren urtea dute 2011, Musika Bandak eta Akelarreak; aurrenekoak, 150 urte bete ditu, eta bigarrenak 25. Biek, elkarrekin, San Joan jaiei hasiera ofiziala eman zieten atzo, eta aurretik ondo irabazitako omenaldia jaso zuten. Udaleko balkoitik, esker-on hitzak izan zituzten, eta bost egunetako festaren txispa piztu zuten. «Gora San Joanak! Gora Hernani» oihuek markatu zuten festen hasiera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!