Arrieta eta Araiztegi, Euskal Herriko Kopako finalean

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 23a, 01:00

Euskal Herriko Kopako finala jokatuko dute larunbat honetan Ariane Arrieta eta Amaia Araiztegi palista hernaniarrek. Larunbatean Ma­lla­bian izandako finalerdian 30-27 irabazita lortu zuten txartela bi neskek. 
Bertan, Su Berri taldeko Maider Mendizabal eta Ainhoa Garmendia izan zituzten aurkari; partidu lehiatua izan zen eta ederki borrokatu behar izan zuten hernaniarrek, finalera pasatu ahal izateko. Bien arteko lan onaren emaitza izan zen: Arrietak ondo eutsi zuen atzean, eta Araiztegik ederki amaitu zuen bi pareteko asko eginez.

Errekaleor, finalean
Arabako Errekaleor taldearen aurka jokatuko dute Euskal Herriko Kopako finala Ariane Arrieta eta Amaia Araiztegik larunbat honetan. Finaleko partiduan, izan ere, arabarrek oso pelota arinarekin, pixu gutxi dutenekin, jokatzen dute. Gipuzkoarrak, aldiz, pilota gogor eta pisutsuekin jolastera ohituta daude, kadete mailetatik hasi eta nagusietaraino.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!