Aste honen hasieran izandako euriteek ondorio latzak utzi ditu Landareko errugbiko zelaian; horregatik, Gernikaren aurkako gaurko partidua atzeratzea eskatu zuen klubak, beste taldearen oniritziarekin. Eskaera onartu egin zuen Errugbiko Federazioak asteazkenean, eta erabaki zuen bi taldeen artean adostu beharko dutela norgehiagokaren data berria datorren asteazkena baino lehen. Hala ez balitz, Federazioak berak ezarriko luke eguna.