Bi zerbitzu berri, herriko talde eta elkarteentzat

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 22a, 01:00

Udalak jakinarazi duenez, herritarrek bi zerbitzu berri izango dituzte eskura hemen­dik aurrera: megafonia era­mangarria, bata; eta itzul­pe­nerako maleta, bestea.
Au­rrez kargatu eta prestatu egin behar direnez, aurrez eskatzea gomendatu dute.


Megafonia, Biterin
Bi tresnako megafonia era­man­garria da, eta sistema berria Biteri kultur etxeak kudeatuko duela jakinarazi du Udalak berak. Hortaz, bertan egin behar da eskaera; hiru modu daude horre­tarako: tele­fonoz, emailez edota aurrez aurre.


Maleta, Euskara-Hezkuntza sailak
Itzulpen maleta, aldiz, 29 aurikularrekoa da, eta Her­nani Erabaki 2015 prozesuan herritarrek aukeratutako pro­po­samena da. Kasu honetan, eskaerak Euskara-Hezkuntza zerbitzuan egingo dira.


Taldeen lana bultzatu eta erraztea, helburu
Halaber, Udalak bi zerbitzu berri hauek eskaintzearen helburua ere jakinarazi du:  «elkar­tegintza eta herritar ak­tiboen eta parte-hartzaileen jarduna bultzatu eta erraztu nahi dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!