«Hasierako ortzimugan genuen sinadura-kopurua baino askoz ere haundiagoa lortu dugu»

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 22a, 01:00

Martxoaren 19an ospatuko du BagaGiltza herri platafor­mak «demokraziaren festa», he­rri galdeketa, alegia. Eta horre­tarako, sinadura-bilketa antolatu zuen BagaGiltza herri plataformak azaroaren 12an hasi, eta urtarrilaren 12ra arte.
Eta prentsaurrean eman zuten atzo azkeneko datua: «guztira 3.613 sinadura bildu dira». Eskerrak emateko ere, aprobetxatu zuten: «gure esker ona helarazi nahi diegu herri kontsultaren antolaketa babestu duten guztiei, eta baita, kontsultarekin bat ez egin arren, interesa adierazi dutenei ere». Sinadurak bil­tzen lagundu duten bolon­dresei ere, eman zizkieten es­kerrak, eta laguntzen jarrai­tzeko deia egin zuten: «mar­txoaren 19rako behar zaituztegu!»

«Oso balorazio positiboa»
Ildo beretik, azaldu zuten «oso balorazio positiboa» egiten dutela bilketaren inguruan; «martxoaren 19an dugun erron­kari oinarri sendoa ematen diolako».  Beste hiru arrazoi ere eman zituzten: «be­­­­­­harrezkoa zen gutxieneko sinadura kopurua erraz gain­ditu da; herri galdeketaren aldeko mezuari hedapen  garrantzitsua eman zaio; eta mahaien ingurura hurbildu diren pertsona guztien al­detik, izan sinatzearen alde­ko ala ez, begirunea eta hel­dutasun demokratiko haun­dia sumatu da».

Sinadurak, notaritzan
Behin sinadurak bilduta, No­ta­rioaren esku utzi dituztela iragarri zuten: «beren zuzen­tasuna egiaztatu dezan eta pro­zesuari dagokion legezko­tasuna emateko akta jaso dezan». Ondoren, enpresa batek egingo du suntsiketa konfi­dentziala.

Hurrengo zita, larunbatean
Bukatzeko, hurrengo zitarako deia egin zuten. Batzar be­rezia egingo dute larun­ba­tean, goizeko 10:00etan ha­sita, Biterin. Bi gai landuko dituzte: galdeketaren antola­ke­ta­rena, eta galderaren onar­pena. Bukatzeko, argazki erraldoia, 13:15etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!