Urte berriarekin batera, ikastaro labur batzuk hasi dira Biteri kultur etxean; horien artean, argazkigintzarena. Argazkigintza digitalean sakontzeko aukera eskainiko du, oraingo honetan.
Otsailaren 6ean emango zaio hasiera ikastaroari, eta apirilaren 26ra bitartean izango da. Tarte horretan, astean bi saio izango dituzte partehartzaileek, astelehen eta asteazkenetan, bi orduz. Saioak euskeraz izango dira.
Helburua da, erretratuan, paisaian, eta gaueko eta kaleko argazkilaritzan sakontzea.
Izenematea, ostiralera arte
Ikastaroa otsailean hasiko bada ere, interesa dutenek orain dute izena emateko aukera, datorren ostiralera arte. Biteriko harreran egin daiteke. Bertakoek 77 euro ordaindu beharko dituzte; kanpokoek, aldiz, 103 euro.