Haurdunaldia: bizitzea eta partekatzea izenburupean, ikastaroa antolatu du Udaleko Berdintasun Sailak. Otsailaren 1etik maiatzaren 24ra luzatuko da, eta 14 asteko ikastaroa izango da; asteazkenero izango da saioa, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Euskeraz egingo da, eta beraz, ulertzea ezinbestekoa izango da. Prezioa: 30 euro.
Interesa daukanak dagoeneko eman dezake izena. Horretarako, Berdintasun sailarekin jarri behar da harremanetan: marijo-m@hernani.eus, edo 943 33 70 17.
Haurdunaldiaren bestealderdi bat
Josune Martiarena psikologoa eta Marijo Artola diafreo terapeutak eskainiko dute tailerra. Bertan, haurdunaldietan ohiko kontroletatik kanpo dauden alderdiak landuko dituzte, tartean sentsazio emozional eta fisikoak landuko dira: «zer gertatzen da amaren eta umekiaren arteko harreman diadikoarekin? Zer gertatzen da amaren, umekiaren eta familia-guneko beste kideen arteko harremanarekin? Zein da bikotekidearen egitekoa?».
Hain zuzen, galdera horiek erantzuten saiatuko dira bi profesionalak ikastaroan zehar.
Haurdun dauden emakumeentzat, beraien bikote edo laguntzaileentzat
Antolatzaileek azaldu dutenez, gutxienez 12 asteko haurdun dauden emakumeek eta haien bikote edo laguntzaileek hartu dezakete parte, baina «saio batzuetan bakarrik haurdun dauden emakumeek hartuko dute parte, beste batzuetan haien bikote edo laguntzaileek, eta beste batzuetan, denek elkarrekin».