Tabernetako Bertsolarien Txapelketa jokatu zuten herenegun Garin tabernan, txapelketaren hogeita hirugarren edizioan. Taberna eta lagun giroan eskaini zuten saioa, eta bertan izan ziren dozena bat hernaniar aritu ziren bertsotan. Azkenean, Aitor Barrenetxeak jantzi zuen txapela, bertso onenak eskaini ondoren. Barrenetxeak txapela jartzen duen bigarren aldia da, 2010ean, duela 7 urte, irabazi baitzuen aurrenekoa. Bertan izan ziren, baita ere, aurreko urteetako hainbat garaile, tartean Andoni Mujika, iazko irabazlea.