Herri Eskolako Guraso Elkarteak koordinatzaile bat kontratatzeko deialdia egin du, eta bihar arte jasoko ditu curriculumak eta eskaera orriak ahekoordinatzaile@gmail.com helbide elektronikoan. Besteak beste, eskaintzen da lanaldi erdiko postua, uztailaren 15era arte, baina luzatzeko aukera izango da. Lanak izango dira, besteak beste, elkartearen koordinazioa, idazkari lanak, bileren dinamizazioa, arlo ekonomikoaren kudeaketa.... Informazio guztia: www.astieskola.eus webgunean.