Sahararrentzako janari bilketa, herritar guztiei irekia

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 21a, 01:00

Aurreko urteetan egin izan da janari bilketa, Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetan dauden sahararrei bidaltzeko, eta aurtengoan, Astigarragako He­rri Eskolak egingo du.
Astelehenetik ostiralera bitartean egingo dute bilketa, eskolan, baina herri guztiarentzako irekia dela jakinarazi dute, eta parte hartzeko deia luzatu dute. Bilduko dira, besteak beste, kontserba latak edo egoera onean erraz eta luze irauten duten jakiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!