Gaur zortzi Jainko Basatia antzezlana ikusteko aukera izango da, 20:00etan hasita kultur etxean, eta sarrerak salgai daude dagoeneko, 6 euroan, www.astigarraga.eus webgunean. Bi guraso bikote izango dira protagonistak, haien semeek izandako sesioa medio, hitz egiteko elkartuko direnak. Egoerak eskuetatik ihes egingo die, ordea...