Eskalada eta fimo tailerra, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 21a, 01:00

Urtarrila badijoa aurrera, eta Gaztelekuan badago aukera oraindik, hainbat ekintzekin gozatzeko.
Asteburu honetan ere, eguneko ekintza bana antolatu dute. Gaur bertan, eskalatzera joateko aukera izango dute, izena eman dutenek. Bihar, berriz, Gaztelekuko ateak zabalik izango dira arratsaldeko 17:00etatik aurrera, eta gerturatzen direnek fimo tailerrean parte hartzeko aukera izango dute.

Oncera bisita eta Zineforuma, bukatzeko
Hilabetea bukatzeko beste asteburu bat ere geratzen da, eta ordurako ere antolatu dituzte ekintza gehiago.
Batetik, hilaren 28an Oncera bisitan joateko aukera izango da. Horretarako, noski, ohi bezala, izena eman beharko da aurretik, Gaztelekuan.
Hilaren 29an, berriz, Zi­ne­foruma izango da lokalean.

Astelehenetan, itxita
Gainontzean, hilero bezala, Gaz­­telekuko ateak zabalik egon­go dira asteartetik ostegunera, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, eta ostiraletan, 16:30etatik 18:30etara. Astele­he­netan, berriz, itxita egoten da.
Otsaileko egitaraua, bestalde, laster jakinaraziko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!