Irurtzunen kontra, Ojuel eta Aizpitarte

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 21a, 01:00

Euskal Herriko Txapelketa hasiko dute gaur, Paul Ojuel eta Eneko Aizpitartek, nagusien ohorezko mailan. Irurtzunen kontra ariko dira, 15:00etan hasita, kontrarioen etxean. Helburu argia daukate hernaniarrek: txapelketa irabaztea; eta horrekin, lortuko lukete baita ere, San Franciscora bidaia, Euskadiko selekzioarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!