Badator Korrika, eta batzordeak osatzeko zita

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 21a, 01:00

Apirilaren 4an iritsiko da Korrika Astigarragara, eta AEK euskaltegia hasi da Batzordeak osatzeko deia egiten.
Astigarragan, hilaren 24ra­ko deitu dute Korrika Batzor­dea, arratsaldeko 15:00etan kul­tur etxeko bilera gelan. Edo­nork lagundu dezake Ko­rrika antolatzeko lanetan, eta dei egin dute, animatzeko.

Bilera gehiago, inguruko herrietan
Astigarragako Korrika Batzor­deko bilerara joan ezin duenak, izango du aukera, baita ere, inguruko herrietan egingo diren bileretara joateko.
Urnietan, hilaren 27an jarri dute zita, eguerdiko 12:00etan kultur etxeko areto nagusian, eta Hernanin ere egun berean deitu dute bilera, arratsaldeko 18:00etan AEK euskaltegian.

Kilometroak erosteko aukera izango da astelehenetik aurrera.

Kilometroak eta materiala salgai, Korrika laguntzeko
Bestalde, astelehenetik aurrera salgai jarriko dira Korrika laguntzeko kilometroak; fa­milia, elkarte, lagun koa­drila eta abarrek aukera izango dute  kilometro bat erreserbatu eta bertan lekukoa eramateko, diru ekarpen batekin Korrika laguntzearekin batean. Ho­rre­-t­a­rako, 946 464 000 telefonora deitu edo gipuzkoa@korrika.eus helbidera idatzi behar da.
Era berean, salgai dago Ko­rrikako materiala, www.korrika.eus webgunean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!