Finalaren ateetan dira Ariane Arrieta eta Amaia Araiztegi, Euskal Herriko Kopan. Aurreko urtean txapeldun izan ziren, eta hain justu, iazko finalisten kontra jokatuko dute finalerdia, gaur: Su Berriko Maider Mendizabal eta Ainhoa Garmendia izango dituzte aurrean. Mallabian jokatuko dute, 16:00etan hasita hirugarren partidua. yy