Inork gutxik gelditu dezake Hernani, azken aldian, Ohorezko Erregional Mailan. Azkeneko sei partiduetatik, bost irabazi dituzte txuri-berdeek; eta hiru partidu jarraian irabazita, aurreko asteburuan bukatu zuten aurreneko itzulia. Nola? Ba modurik onenean: Zubipen 2-0 irabazita, eta sailkapeneko bigarren postuari sendo eutsiz.
Eta postu eder horretatik ekingo diote bihar, bigarren itzuliari: Anaitasuna liderra puntu bakarrera dutela, eta laugarren sailkatua, dagoeneko, bost puntu atzetik utzita.
Puion hasiko dute bigarren buelta, Vasconiaren kontra, bihar arratsaldeko 18:00etan. Helburua, noski, irabaztea izango da, inork baino gehiago irabazi baitute hernaniarrek! 17 partidutan, 11 garaipen; bada zerbait...
Ligaren beste erdia falta da, ordea, eta momentuz, igoera ametsa besterik ez da. Baina batek daki! Bere lanari esker daude hernaniarrak hor, eta lanean jarraituko dute seguru.
Kontrario zuzen-zuzena, Euskal Ligan
Partidu inportantea izango du bihar Hernanik, baita ere, Emakumezkoen Euskal Ligan. Kontrario zuzen-zuzena izango dute aurrean, Erandioko Betiko Neskak. Berdinduta daude bi taldeak sailkapenean, 18 punturekin: 11garren bizkaitarrak, eta 12garren txuri-berdeak.
San Lorenzo zelaian jokatuko dute, arratsaldeko 16:00etan hasita, Ligako 18garren jardunaldia. Jaitsiera postuak 3 puntura besterik ez daude, eta lehenbailehen aldentzea komeni zaie hernaniarrei.