Orain dela aste gutxi 25 urte bete zituen Goizuetako gaztetxeak eta ospatzen jarraitzeko asmoarekin kontzertuak izanen dira martxoaren 4an. Bi talde gonbidatu dituzte urteurren emanaldira: Etsaiak eroak eta Space Jam. Aurrenekoak azken lana aurkeztuko du Gaztetxean: Naufragoak diskoa joko du. Eta Space Jamen emanaldia musika saioa izanen da, talde ezberdinei tributoa egiteko asmoz: AC/DC, Bob Marley, The Doors, Rolling Stones, Led Zeppelin, Steve Wonder, James Brown eta The Animals, besteak beste.