Irundik Berara bihar, eta Cauteretsera gaur zortzi, eskiatzera

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 21a, 01:00

Irundik abiatu eta Beraraino, irteera egingo du bihar Mendiriz Mendik. Hara joateko, 07:30etan jarri dute zita Atsegindegin; aurrez eman behar zen izena. Datorren asteburuan, berriz, Cauteretsera joango dira eskiatzera: larunbatean 06:00etan atera, eta igandean bueltatu. Izena emateko: astelehen edo ostegunean, 20:00etatik 21:00etara elkartean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!