Saskibaloiko bi talde nagusiek kanpoan kokatuko dituzte partiduak, asteburuan. Neskek bihar jokatuko dute, Arri BKLren kontra, La Sallen. Partidu parekatua espero da. Izan ere, Arriko neskak astigartarrak baino bi postu beherako daude, baina puntuetan berdinduta. Mutilek, berriz, gaur jokatuko dute Benta Berrin, Alde Zaharren kontra. Hauek lau postu gorago daude sailkapenean, baina astigartarrek ez dute etsiko.