Mundarroko pelotariek hiru partidu jokatuko dituzte gaur, Astigarragako frontoian. Hotzari aurre egiteko, herriko zaleen babesa bezalakorik ez dago! Goizeko 10:15etan hasiko dira partiduak; Lagunak eta Tolosaren kontra jokatuko dute nagusiek eta kadeteek, hurrenenez hurren, eta bestalde, palan ariko dira gero, astigartarrak, Soraluzeren kontra.