Bost partidu jokatuko dituzte, gaur eta bihar, Hernaniko eskubaloi taldeek. Kadete mutilak, Zarautzen ariko dira gaur, 17:30etan. Hernanin, berriz, hiru taldek jokatuko dute: neska infantilen A taldeak bihar 12:00etan, eta C taldeak gaur 12:00etan; eta mutil infantilek, bihar 10:00etan. Nesken B taldea, azkenik, Beraungo frontoian ariko da gaur, 11:30etan.