Elur Txori zazpigarren, Taldekakoan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 21a, 01:00

Aurreko asteburuan bukatu zen, Lasarte-Oriako tiraldiarekin, Tal­dekako Gipuzkoako Txapelketa. Segurako Txoritegi nagusitu zen, eta Hernaniko taldeetan onena, Elur Txori izan zen, zazpigarren postuan, 462 brilarekin. Bederatzi­garren sailkatu zen CD Hernani, 426 brilarekin, eta hamargarren Ur-Mia, 377rekin.
Eguneko bolari onena ere, se­gurarra izan zen, Xepeiño Agirre, 47 brilarekin. Gehien bota zituz­tenen artean, zazpigarren geratu zen Miguel Arrospide herna­nia­rra, 44 brilarekin.

Bikotekako Txapelketa, bihartik
Bihartik aurrera, berriz, beste txa­pelketa bati ekingo diote bolari hernaniarrek. Bikotekako Gipuz­koa­ko Txapelketa hasiko dute Aian, eta lau tiraldi izango dira guztira; bigarrena, hain justu, datorren igandean Hernanin.
Bihar, goizez zein arratsaldez izango da apuntatzeko aukera, Aian; 09:00etatik 11:00etara, eta 16:00e­ta­tik 17:00etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!