Bikote mixto bila, palan aritzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 21a, 01:00

Pala Txapelketa Herrikoia pres­tatzen hasi da Astiga­rragako Gazte Asanblada. Otsailaren 18an izango da, eta izenematea irekita dago, otsailaren 4ra arte. 

Zipotzan irekita, izenematea
Mundu guztiak parte hartzea nahi dute, baina ez, edozein modutan. Bikote mixtoek hartu ahal izango dute parte.
Izena ere, bikoteka eman behar da, eta otsailaren 4ra arteko epea dago horretarako. Zipotza tabernan apuntatu behar da, eta momentuan bertan ordaindu beharko da; bikoteko, 5 euro.

Giro ona sortzea, helburu
Txapelketa otsailaren 18an jokatuko da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, frontoian.
Honekin giro ona sortzea dauka helburu, Gazte Asan­bladak: «edozein animatzea gustatuko litzaiguke, denon artean giro ederra sortzeko». Parte hartzeko deia luzatu dute horrela, garrantzitsuena ez baita palan iaioa izatea; baizik eta ondo pasatzeko eta batak besteari erakusteko gogoa jartzea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!