Udalak elkartasuna, sutearen kaltetuei

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 21a, 01:00

Sutea izan zen aurreko larunbatean, Goizuetako Maio eta Maritxo etxeetan, eta gertatutakoaren aurrean, Udalak adie­razi du, «baloratzekoa» dela, Goi­zuetako suhiltzaile eta bo­londres taldeak «egoera hauen aurrean erakusten duten jarrera. Larunbatean ere argi geratu zen, beraien borondatea eta herriarekiko konpromisoa zen­baterainokoa den».
Modu berean, eskerrak eman dizkie, baita ere, «gertaeraren larritasuna ikusita, laguntza emateko asmoz gerturatu ziren herritarrei». Eta horrekin lotuta, gogoratu du suhiltzaileak direla, egoera horietarako formakuntza jaso dutenak, eta haien esanei kasu egitea garrantzitsua dela.

Udaletxeko ateak, zabalik
Azkenik, elkartasuna adierazi die Udalak, sutean kaltetutako familiei: «udaletxeko ateak za­­balik dauzkazue, eta Uda­la­ren baliabideak zuen esku, egoera zail honi aurre egiteko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!