Derbiak itxaron beharko du...

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 21a, 01:00

Landareren egoera ikusita, ez zegoen derbia bihar joka­tzerik, eta atzeratzea eskatu zuen Hernanik, Gernikare­kin hala adostuta. Eskaera onartu du Espainiako Errugbi Federazioak, eta ez da derbi­rik izango bihar.
Orain, bi taldeen artean erabaki beharko dute, ados­tuta, noiz jokatuko duten der­bia. Urtarrilaren 25era arte daukate horretarako, Dizipli­na Batzordeak hala eraba­ki­ta.

Bestela, Batzor­de­ak ja­rri­ko ditu eguna eta ordua.
Ohorezko Mailako 14ga­rren jardunaldia zen bihar­koa, baina hori baino lehen jokatuko du 15garrena, Her­na­nik: datorren astebu­ru­an, Santboianaren zelaian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!