Musika tailer berezia emanen dute Goizuetan, Musikari txikiak, otsailean. Aralar Udal Musika Eskolak eskainiko du, eta helburuak dira, haurren eta gurasoen arteko lotura afektiboa indartu, musikaren unibertsoarekin gozatu, eta txikiaren zentzumenak esnatzea. 0-3 urte bitarteko haurrei (2014ko urtarriletik 2016ko abuztura jaiotakoak) eta haien gurasoei dago zuzenduta.
Guztira, lau saio
Tailerraren barruan, lau saio eskainiko dituzte guztira, denak otsailean. Zein egun eta ordutan izanen diren, ordea, apuntatzen direnen arabera antolatuko dute.
Irakasleak, Marta Zuñiga eta Unai Artola izanen dira, «horrelako lantegietan dagoeneko esperientzia dutenak». Euskeraz emanen dute.
Plaza mugatuak, eta aurreinskripzioa zabalik
Tailerrerako plazak, mugatuak izango dira, eta 12 haurrek parte hartu dezakete, gehienez ere; izenemate ordenaren arabera onartuko dira.
Eta dagoeneko, zabalik dago aurreinskripzioa egiteko epea: urtarrilaren 26ra bitarte egin daiteke, datorren ostegunera arte. Aurreinskripzioa doan da, eta behin betiko inskripzioa egiteko garaian, 30 euro ordaindu behar dira, lau saioak eta audio-letra materiala barne.
Apuntatzeko, interesatuek bi aukera dauzkate: emaila idatzi info@aralar.org helbidera; edo deitu 948 50 44 89 edo 672 122 472 telefonoetara.
Tailerrari buruzko informazio gehiago ere, badaukate web orrian: www.aralar.org.